kumbaworld
Arbola bat zan
Oskorri
ARBOLA BAT ZAN

Arbola bat zan Paradisuan
Jaunak apropos jarria
mundu guztiak hartu egion
lotsa ta itzal handia.
Bere azpian bizitea zan
aita Adanen gloria
handik kanpora zer topau eban
ez bada negargarria!

Arbola bat zan Bizkaian bere
neure anaia laztanak
zeinen azpin pozez beretik
egoten ziran asabak.
Kerizpe zabal hartan jarririk
eginda euren batzarrak
buztarri baga nasai ta libre
bizi ziran bizkaitarrak.

Oh neure Herri maite maitea
zakustaz triste negarrez
zure alabak euren buruak
baltez estaldu dituez.
Trentza mardoak tiraka atera
ta sutara bota dabez
gaur eskaldunak dirala horrek
ezin ezagutu leikez.

Isildu ziran neskatxen kantak
mututu artzain txistuak
zelai zabal ta jolas-lekuak
gaur dira basamortuak.
Doiazan errekatxuak
gau eta egun txilioz dagoz:
?Ai gara Gaztelauak!?.

Bakarrik dakust pozgarritxo bat
euskaldun amen fedea
benturaz honek bigundu leike
Jaungoikozko aserrea.
Eta zerutik jatsi barriro
galdu zan libertadea
mundua mundu bizi dakigun
Gernikako Arbolea.