kumbaworld
itziarren semea ( telesforo monzˇn )
Basques
Itziarren semeak
ez du laguna salatzen...
Eta zakurren aurrean
tinko ta ixilik egoiten...
Itziarren semea: hori duk mutila!
Nihor salatu baino nahiago du hila...
Harro egon litake Maji neskatila,
espetxetik jali ta joanen zaio bila!
Maji neskatila, hori dun mutila!
Nihor salatu baino nahiago du hila!

źHaurra, zer egin haute holan agertzeko?
ˇ Ama, jo egin naute mintza arazteko!
ˇ Izenik eman al duk? Esantzak egia!
ˇ Ez ama, ez dut eman! Jali naiz garbia!
ˇ Jali haiz garbia! ˇ Bai ama, egia!╗.
Ta amak eskaini zion klabelin gorria...

Itziarren semea: hori duk mutila!
Nihor salatu baino nahiago du hila...
Harro egon litake Maji neskatila,
espetxetik jali ta joanen zaio bila!
Maji neskatila, hori dun mutila!
Nihor salatu baino nahiago du hila!

Zazpi gizon nituen joka inguruan...
Makilaz hartu naute ostikoz lurrean...
Bainan nik ez dut eman lagunen izenik
ta hantxen gelditu dira fitsik jakin barik!
Lagunen izenik ez baitut eman nik...
ta hantxen gelditu dira fitsik jakin barik!
Lau aldiz sartu naute urean burua...
Zangotik euki naute zintzilikatua...
Bainan nik ez dut eman lagunen izenik,
ta hantxen gelditu dira fitsik jakin barik!
Zangotik zintzilik, ni beti ixilik!
Ta hantxen gelditu dira fitsik jakin barik!

Itziarren semea: hori duk mutila!
Nihor salatu baino nahiago du hila...
Harro egon litake Maji neskatila,
espetxetik jali ta joanen zaio bila!
Maji neskatila, hori dun mutila!
Nihor salatu baino nahiago du hila!

Izerdia ta odola burutik behera...
Ezpainak urratu ta azazkalak atera...
Bainan nik ez dut eman lagunen izenik,
Ta hantxen gelditu dira fitsik jakin barik!
Odolez beterik, ni beti ixilik!
Ta hantxen gelditu dira fitsik jakin barik!

Itziarren semea: hori duk mutila!
Nihor salatu baino nahiago du hila...
Harro egon litake Maji neskatila,
espetxetik jali ta joanen zaio bila!
Maji neskatila, hori dun mutila!
Nihor salatu baino nahiago du hila!

Itziarren semeak
ez du laguna salatzen...
Eta zakurren aurrean
tinko ta ixilik egoiten...
Espetxerat igorri dute,
amak ez du ezagutu...
Ta Majik, pulliki pulliki,
eman diozka bi musu...