kumbaworld
zure ingurua
Basques
begira ezazu zure ingurura
eta esaidazu horrelakoa den
nahi duzun mundua
espabilatu garaia duzu eta
eskuratzeko dagoeneko
galdutako guztia
gazte berri, neoliberal
gazte burges, gazte konforme
zure mutur aurrean
jokatzen ari dira
gazte global, antiradikal
pasiboa, positiboa
hutsaren aurrena
zu zeu zeu zara
ez egin so zure zilborrari
jokoan ez zaude bakarrik
banatu indarra eta hor eutsi

gogor eutsi, gogor eutsi!!
horri atxeki!!

eralda ezazu zure ingurua
benetan ziur zaude
horrelakoa den
nahi duzun gizartea
gauzatu jada, ahulen mendekua
behingoz argi uzteko
gazteriarekiko begirunea

oraina jada iragan da
etorkizuna jokoan.