kumbaworld
Boom egin eta krash!!
Betagarri
Tik-Tak nere bihotza, burua irakiten,
itxaropenaren atea irekitzen.
Milaka pentsamendu ziztu baten menpe,
alde egin ezazue denok hemendik mesedez.
Eztanda egingo dut, ba dakit nor naizen,
aginduak betetzen beti obeditzen.
Gizakien proiektua atzo izan nintzen
eta gaurkoan nago gero amesten.
Erlojuak narama, azken bidaia!
iluntasun beroa, argia itsua!
Erlojuak narama, azken bidaia!
iluntasun argia, guztiak itsuak!
Boom egin eta krash! dena pikutara!
Boom egin eta krash! popatik hartzera!

Garaia irizteko gero ta gutxiago.
Protagonista izateko ni beti prest nago.
Momentua heltzean guztia akabo,
begiak izten ditut berriz zabaltxeko.
Beltza, gorria, urdina, berdea, zein ote?
Moztearen zalantza, ohorea zure
erantzuna ba duzu aukera duzu hemen
zein? zein? zein? zein kolore?