kumbaworld
Gelditzen dena...Isiltasuna
Zea Mays
Uretan galtzen den laztana bezela, naiz
Uretan itotzen den arnasa bezela
Uretan isiltzen den oihua bezela, naiz
Uretan iluntzen den argi izpia bezela, naiz

Uretan hiltzen den olatua bezela, naiz
Uretan ahazten den zenbakia bezela
Uretan lehortzen den ahoa bezela, naiz
Uretan pizten den zulo beltza bezela, naiz

Gelditzen dena...isiltasuna

Uretan isurtzen den hodeia bezela, naiz
Uretan ahitzen den haizea bezela
Uretan jaio den orbela bezela, naiz
Uretan anizten den desertua bezela, naiz

Barne barnean itotzen naiz,
barne barnean murgiltzen naiz,
barne barnean itotzen den haizearen oihuarekin bat,
galtzen den uretan itotzen naiz.