kumbaworld
ZABALERA BEGIRA
Su Ta Gar
Urteak doaz, beti borrokan
bortxatuago, zapalduago
ilunpe ahuldua
zaborraren hatsaz jantziko
lore usteletan
gaitza apaintzeko
giza garraxia
hain erraz ez danez ixiltzen
hor dirau arbolak
berriz loratzen


Zabalera begira
ez da urrutiegi sentitzen
askatasun oihuaren
oihartzuna bertan da

Norberan jabe
bila etengabe
noiz da lortuko
noiz bukatuko
ideia landuak
irudimen bortitz zainduaz
kupidarik gabe
erasotuak
kateak estutuz
ez dute gehiegi lortuko
aske izate nahia
ez da inoiz hilko

Zabalera begira
ez da urrutiegi sentitzen
askatasun oihuaren
oihartzuna bertan da beti.