kumbaworld
Barretan
Ken zazpi
Zetako asmatu justifikazio hitzak
probatuz, gozatzen erakusten du bizitzak
estali nahiean berezkoa den gogoa
damurik ez dago, ez du araurik jokoak

gozoa
nahiaren
gogoa

barretan zenbat sentipen nahasturik
zenbat desio eta laztan galdurik
nahiak biluzten begirada batekin
esan iezadazu ezpainekin

saihestu nahiean zeuk asmatutako mugak
beldurrak, gezurrak sortzen dizkizu dudak
ez pentsa gehiago bazter itzazu mamuak
balio duena egina eta ez egina

samina
nahiaren
ezina